XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Informa zaitez eta lotu gezi bidez leku bakoitzari dagokion erromatar eraikuntza: Segovia / Teatroa / Mérida / Galtzada / Alcántara / Harresiak / Lugo / Zirkua / Bermeo / Zubia / Sagunto / Akueduktua.

- Marraztu Penintsulako mapa bat eta koka itzazu aurreko lekuak.

- Gai honetako argazkiei begiratuz, ikertu eta identifikatu eraikuntza hauetako bi.

2. Gonbara ezazu Erromatar Inperioko mapa gaur egungo batekin eta aipatu erromatarrak heldu zireneko herrialderen batzuk.

3. Azaldu zeure hitzez zer den herri-lan bat, eta zure udalerrikoren bat aipatu.

Nork erabiltzen du? Zertarako?.

4. Ondorengo hitz bakoitzarekin, idatzi esaldi bana gaur egungo bizitzaz: merkatari - hizkuntza - txanpona - eraikuntza - hiria.

5. Latinetik datozen euskal hitz batzuk dituzu hemen: ortu - mediku - gaztaina - santu - errege - taberna - pilota - portu - leku - lehoi - martxo - abuztu.

- Idatzi koadernoan nola esaten diren gaztelaniaz. Antz handia al dute? 6. Zertarako erabiltzen zituzten erromatarrek galtzadak, termak, zubiak, zirkuak eta akueduktuak?.

7. Letra-zopa honetan zazpi erromatar herrilanen izenak ezkutatu dira. Ezetz aurkitu!.

- Sobera dauden hitzak goitik behera kopiatzen badituzu, beraiei buruzko mezu bat irakurriko duzu. Aurrera!.

SAKONTZEN 1. Aurreko orrialdeko BADAKIZU... ataleko argitasunak jarraituz, egizu kartulina batetan mosaiko bat koloretako paperez.

2. Taldeka, erromatar hiri baten maketa egingo duzue.

Jarri ados; bakoitzak eraikuntza bat egingo du: ibai gainean zubia duen galtzada, tenplu bat eta abar.

Plastilina, zilar-papera, koloretako papera eta arkatza beharko dituzue.

Bila itzazue eredu bezala erabil ditzakezuen erromatar eraikinen laminak, eta galdetu irakasleari ere.